Ezkontzak eta ospakizunak

Izar-Ondo hotela Arbizun dago, Sakanako korridorean (Nafarroa).

Ezkontza-eguna egun handia da, eta beraz, egun horretan dena ezin hobeto atera behar da. Gure nahia da Izar-Ondon ospatzen diren ezkontzetara etortzen direnek eguna modu berezian gogoratzea, ezkongaiek nahiz gonbidatuek.
Ezkontza guztiak arreta handiz antolatzen ditugu, ezkongaiek ezertaz kezkatu beharrik izan ez dezaten. Hori lortzeko, zerbitzu integrala eskaintzen dugu, hau da, nahi izanez gero, eginbehar guztiak gure gain hartzen ditugu (aperitiboa, menuak, edariak, dantzaldia, lore apaingarriak…). Gure instalazioak bikainak dira bertan dantzaldiak antolatzeko, oso handiak baitira. Ordutegiaren ikuspuntutik ere ez dago arazorik haiek nahi beste luzatzeko.
Gure profesionaltasuna bikoteen esku jartzen dugu, erantzukizun handia baita guretzat egun horretarako gure establezimendua aukeratu izana.

APERITIBOA

Toki bat prestatu genuen aperitiboa aire zabalean emateko. Xehetasun handiz apaindu dugu, eta giro-musika jartzen dugu.