Jatetxea
Izar-Ondo hotela Arbizun dago, Sakanako korridorean (Nafarroa).
Sukaldaritza tradizionala egiten dugu, autore-sukaldaritzarekin konbinatuta. Produktuaren kalitatea da gure sukaldaritzaren oinarria, eta maiz aldatzen ditugu gure kartako produktuak.
Barazkiak, perretxikoak, arrainak eta haragiak dira gure kartako protagonista nagusiak. Gure ohiko menestra aldatzen joaten gara, Nafarroako baratze eta basoek urtaro bakoitzean ematen digutena aprobetxatuz, esate baterako, Nafarroako zainzuriak, orburu salteatuak eta txirlekin eginak, ilarrak, perretxikoak, onddoak…
Sukaldaritza onaz, giro abegikorraz eta arnasten den eta belaunaldiz belaunaldi transmititu den berotasunaz gozatzera etortzen da jendea Izar-Ondora.
- Sukaldaritza tradizionala.
- Egile-sukaldaritza.
- Kalitatea.