Ingurunea/Jarduerak

Hona hemen gurean zauden bitartean egiteko hainbat jarduera-proposamen.
Aralar eta Andia mendien artean dago Arbizu, Sakanako eskualdea zabaltzen den tokian, hain zuzen. Leziza ibaiak —Andiatik heldu da— herria zeharkatzen du Burundarako bidean.

 

Arbizuko herria bisitatzea

Iruñeko merindadean dago, Sakanako ibarrean, eta Nafarroako hiriburutik 39 km-ra. Bere lurralde-mugak hauek dira: iparraldean Aralar mendilerroa, ekialdean Lakuntza eta Arakil, hegoaldean Ergoiena eta mendebaldean Etxarri Aranatz. Bere lurrak iparraldetik hegoaldera zabaltzen dira, Aralar menditik San Donato mendilerroaren magaleraino.

URBASA-ANDIA PARKE NATURALA

Urbasa eta Andia mendiek parke naturala osatzen dute, luze-zabalera handia duena. Nafarroako Foru Erkidegoaren ipar-mendebaldean dago.p>
Pagadi ikusgarriek lur gehiena hartzen dute, eta haietaz gain, astigarrak, haginak, ipuruak eta pinuak aurki ditzakegu bertan. Soilguneetan-1000 metro ingurutik gorako altitudean kokaturiko lautadak-basoaren ordez, hor-hemenka txilarrak eta elorriak dituzten belardiak aurkituko ditugu. Ingurune hauetan oso ohikoa izaten da behorrak eta ardiak bazkatzen ikustea.
Urbasa-Andia mendilerroa parke natural izendatu zuten 1997an, bere ingurumen- eta kultura-balioengatik. Bertan informazio-zentro bat eta jarduera tradizionalak interpretatzeko gune bat daude. Halaber, bertako ibilbide eta bidexken inguruko informazioa ematen dute han.

ARALAR MENDIA

Aralar mendilerroa Nafarroak eta Gipuzkoak partekatzen dute, eta 208 km karratuko azalera du. Mendigune karstiko handi bat da, Nafarroako ipar-mendebaldean kokatua. Hartan, bi paisaia partekatzen dira, batetik, paisaia kaotikoa, lapiaze, haran itsu, kobazulo eta leizeekin, eta bestea, bareagoa, beti berde dauden belardiak eta kolore amaigabeko pagadiak dituena.

Aralar mendilerrora bi tokitatik iritsi daiteke: iparraldetik, Lekunberri, Iribas edo Astitz herriak zeharkatuta, eta hegoaldetik, Uharte Arakil herria igarota. Uharte Arakil ezaguna da bertan Artzain Eguna ospatzen delako. Nafarroako Pirinioetako toki honek estanpa ahaztezinak eskaintzen ditu urtaro bakoitzean, eta gozatzeko aukera ugari.
Besteak beste, honakoak aurkituko ditugu bertan: zailtasun-maila desberdinetako bidezidorrak, begiratoki naturaletarako igoera leunak (San Migel santutegikoa, adibidez) mendilerroaren barrualdetik ezkutatuta igarotzen diren ibaien iturburuak (Iribasekoa, esate baterako), aspaldiko garaien bizitzen lekuko diren trikuharriak, Aralarko erraietara hurbiltzen gaituzten kobazuloak (Astitzeko Mendukiloko kobazuloa, esate baterako) eta aspaldiko kondariak (Teodosio Goñiren legenda, kasu).

UREDERRAREN ITURBURUA

Urederra ibaiaren iturburua maitagarri-ipuinetako txoko bat da. Urbasa mendilerroko kareharrizko harresien azpian ezkutatuta, naturaren benetako miraria da. Sentsazio harrigarriez beteriko esperientzia da iturburuaren ur-jauziaren bila joatea pago, ezki, sahats, hurritz, hagin, haritz eta otsalizarren artean.

Ezinbestekoa da erreserba egitea, Bakedanoko kontzejuan, edo online, beherago adierazitako estekan.
Oso gomendagarria da Ubaba bisitatzea, Pilatosen Balkoia izenaz ezagunagoa dena.

PLAZAOLAKO BIDE BERDEA

Plazaolako haranak dira Nafarroa berdearen adierazle nagusiak. Natura oparoko txokoak dira, muino garbienen goialdean argia bilatzen duten baserri handietako herri txikiek zipriztinduak. Inguru indartsu, eder eta dotorea ( bertako jendearen izaera zizelkatu duela dirudi).

Indarra gurtzen dugu, indar kontrolatua, lanean oinarritutako indarra, zintzotasuna, naturan bizi den eta errespetatzen duen herri batengandik jasotako indarra.
Gure herriek, gure jendeak, gure txokoek beste leku batzuetan oroitzapen bat besterik ez diren tradizioak gordetzen dituzte. Hori da gure ondarea, gure nortasun-ikurra. Gure seme-alabek euren ondorengoei transmitituko dieten esentzia, guri gure aurrekoek transmititu ziguten bezala.
Bisitariak berehala sentituko du gure jendearen berotasuna. Istorioak kontatzea gustatzen zaigu, leku magikoak erakustea, janaria prestatzea eta gustatzen zaigu horiek guztiak jendearen gustukoak izatea.

HARITZ ZAHARREN IBILBIDEA

Bidexka hau Etxarri Aranazko kanpinean hasten da. Ibilbideak, neurri batean, Trikuharrien Ibilbidea izenekoarekin bat egiten du, eta harizti ikusgarri batean barneratzen da. Hariztian ehun urtetik gorako ale autoktonoak daude, horietako batzuk Monumentu Natural izendatuak eta beste batzuk gazteagoak. Ibilbidea ia laua eta egiteko erraza.

ARALARKO SAN MIGEL SANTUTEGIA

San Migel santutegia, Aralar mendilerroko,gailurren artean dago, Uharte Arakilen, eta Nafarroako espiritualtasun gune zahar eta errotuenetako bat da. Eliza, arkitektura erromanikoaren harribitxia, esmaltez osatutako aurrealde eder bat du, XII. mendeko urregintza europarraren maisulana dena. Urrezko zilarrez jantzitakoSan Migelen , irudia ehunka herri, parrokia eta enitateetan barna eramaten da ebanjelioaren berri emateko.